Pilar Ansoategi,1974an ETA VIean hasi zan militatzen

Puig Antichen aldeko abanguardiako [manifak mozorrotuta, autodefentsa erabiliz, eskuorriak banatuz..] mobilizaioetik gentozen. Urte horretan herrian gure belaunaldiak lortu zuen militant Langileen mobilizazioak aurrera ataratzea

Union Cerrajeran San Juanetan, Kooperatibetan balorazioen aurka, eta batez be Abenduaren llko greba orokorra

Urrengo lau urteetan Arrasaten sekulako borrokak egon ziren, batzuk aipatzearren:

Gameyko despidoen aurkako elkartasuna, Annistiaren aldekoak, Martxoak Hiru, German Rodríguez (LKIko militantea), Emili, Roberto, Zapa [Komando Autnomoko kideak Guardia Civilak eraildakoak], Metalgintzako konbenioak...

Ba zeuden bai baldintzak Erregimen Frankistarekin apurtzeko eta horregaitik Konstituzioari etzetza bozkatu genion. Zergatik frankismoan bezela, La Cruz, (Eiizako lherarkia), La Espada militarrak) eta El Saco ( kapitala- Lapurren)interesak jartzen zirelako Herri zapalduen eta langileen interesen gainetik.

Ordurako LKI, Liga Komunista lraultzailea ginen. Pilar LKI barruan emakume taldearen bultzatzailea izan zen, eta baita ere Komite lnternazionalistako partaidea.

Elkarrekin bidea egin genuen Zutik alderdia sortu arte, EMK (Maoistak) eta

LKI (Troskoak) batuta

Pilar e eta neu auzo berberan bizi gitzen, Makatzenan, eta urte horietan auzoan martxan jarritako iniziatibak asko izan ziren: Ume zaintza, ekonomatoa, piszina, frontoia, marrazki tailerra, zinea botatzeko aretoa (zinerik ez zen bota, baina urteetan bilera klandestinoak egiteko erabili genuen). Horregaitik poliziak, uniforme gabekoak, auzoan bonba bat jarri ziguten.

Pilarrek tinta Gorriz, Lilaz eta Umore onaz idatzitakohistoria gurekin geratzen da

Agur Bihotzeko laguna eta kamarada

LKI-ko militante ohiak

(Visited 299 times, 1 visits today)